Berriak

“Wilder mann : Gizon basatia”, Charles Fréger-en argazki erakusketa berria euskal museoan

Wilder Mann Charles Frégerren argazki-bilduma berria da, 2010 eta 2011. urteetan Europako 18 herrialdetan egindako argazkiz osatutakoa; hain zuzen ere, Finlandiatik hasi eta Greziaraino egin zituen argazkiok.


Erdizka antropologiaren esparruan, erdizka fotokazetaritzaren esparruan, “Wilder Mann / Gizon basatia” antzinarora eramaten gaituen artxiboa da, eta ikus daitezkeen mozorroak edo jantziak (jatorrizko zirriborroak galduta daude) kultura tradizionalen analisia dira, Erdi Arotik hasi eta Neolitoraino. Antropologiari buruzko ikerketa bikaina da hau: Inauteriak, neguko jaiak, ugalkortasunaren erritualak, Urte Berria, Epifania... horietako batzuk beste kultura batzuek egindako eskuratzeak dira, besteak ez. Talde horietako batzuek kutsu “erabat turistikoa” izan dezakete, eta beste batzuk euren baitan itxita daude, kanpoko mundutik aparte. Gizon basatiaren gaineko mitologiaren ikerketa “infinitua da”.


Aldibaterako Erakusketara lotura: Gizon Basatia