"Ondare Bizia. Gure Memoria eraikitzen" proiektuaren aurkezpena
Ondare Bizia: Euskal Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak lideratzen duten ikerketa proiektu bat da.
2011n hasi zen eta haren helburua gertakari sozial honen protagonisten ahozko lekukotasunen bitartez erbeste, emigrazio eta Euskadirako itzulerari buruzko memoria berreskuratu, zaindu eta agerian jartzea da. Ikerketa prozesu horri esker, Ahaztutako garaiak bideo dokumentala eta Ondare Bizia multimedia ataria aurkezten dira.
Ahaztutako garaiak – Tiempos olvidados dokumentalak migrazioaren eta Euskadirako itzuleraren iraganaren eta orainaren aniztasuna eta konplexutasuna erakusten ditu, 24 pertsonaren lekukotasunen bidez. Beste garai batzuetako oroitzapenen paisaietan murgiltzen gaitu, ahazturen eta oroitzapenen mugetan.
Dokumentala Euskal Museoan proiektatuko da 2014ko abenduaren 19tik 2015eko urtarrilaren 31ra, egunero, 12:00etan eta 18:00etan.
Era berean, Ondare Bizia lineako plataforma bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, gure protagonista bakoitzaren bizitzaren historian murgiltzea ahalbidetzen duen multimedia atarira.
SARRERA DOHAN. LEKU MUGATUA