Euskal Museoa PASARELA
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak babestutako eta María Urangak antolatutako Zazpikaletan ARROPARTE en las siete calles lehenengo moda-desfilea Euskal Museoko Klaustroan egin zen, eta gure erakundeak ere bertan kolaboratu zuen.
Arropa, zapata eta osagarrien hamabost dendari baino gehiagori esker, desfilea erabateko arrakasta izan zen, eta berrehun bat pertsonak bertatik bertara gozatu ahal izan zuten Zazpi Kaleetako dendetan udazken-negu honetan nagusituko den modaz.
Esan beharra dago, era berean, profesionaltasun handiz desfilatu zuten modeloez gain, publikotik irtendako lau lagun ere animatu zirela pasarelan ibiltzera.
Klaustroa ekitaldi horretarako beren-beregi zegoen apainduta, eta argiak proiektatzen ziren hormetan, itxura zoragarria emanez eta ekitaldian parte hartu zuten guztiak estaliz. Txetxu Ugalde telebistako aurkezlea arduratu zen ekitaldia gidatzeaz.
Estilo handiko gala dibertigarria izan zen.