Berriak

Aretoa erabat bete zen, Euskal Etxeko Hatuei buruzko hitzaldian

Kontsulatuko aretoa jendez bete zen, eta entzuleek interes handiz jarraitu zituzten euskal etxeetako hornidurei buruzko azalpen zehatzak, Maite Jiménez eta Amaia Mujika Bilboko Euskal Museoko bildumen teknikariek emandakoak, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan.


Amaia Mujikak sakon hitz egin zuen emakumeek baserrian zituzten zereginei buruz, ezkondu eta etxearen kargu egiten ziren momentutik. Etxearen zainketa eta amatasuna ziren emakumeen erantzukizun nagusiak, eta, horien barruan, hizlariak oihal-horniduren garrantzia nabarmendu zuen, bai altzariekin batera dotean emandakoei zegokienez, bai eta hornidura horiekin etorkizunean egingo zituen lanei zegokienez ere. Oihalgintzaren mundua beti egon izan da emakumeari eta etxeko suari lotuta, eta ideia hori ezin hobeto adierazi zuen Amaia Mujikak: “gozo-gozo irunda neguko gau luzeetan”.

Maite Jiménez gurutze-puntuaren apainketan zentratu zen, eta brodatu mota guztiei (erudituak zein herrikoiak) buruzko azalpen metodikoa eman zuen. Erabilitako koloreei buruz hitz egin zuen, eta esan zuen urdina zela gogokoenetakoa. Etxean denek erabiltzen zituzten arropetako marrazki geometrikoak aztertu zituen, eta, era berean, euskal brodatuetan mendeetan zehar erabili izan diren diseinuei buruzko ikerketen berri eman zuen. Xehetasun horiei esker, bertaratutakoek apur bat hobeto ezagutu ahal izan zuten gure ondareak ezkutatzen duen aberastasuna.

Eskerrik asko bertaratutako guztiei, ekimen hauetan babesa emateagatik.