Berriak

Ondarearen Europako Jardunaldien lehen hitzaldiak arrakasta izan du entzuleei dagokienez

Labayru Ikastegiak antolatutako eta Segundo Oar-Artetak eta Luis Manuel Peñak emandako hitzaldira 50 pertsona baino gehiago hurbildu ziren. 


Bi hizlariek Bizkaiko etxearen eta familiaren gaineko ibilbide historikoa egin zuten. Etxe hitzaren esanahiak aztertu zituzten ikuspegi etnografikotik, alde arkitektonikoan zein familiarrean sakonduz. Era berean, interesgarriak izan ziren bi elementuek mendeetan zehar izan dituzten aldaketei buruz emandako datuak.

Eskerrik asko guztioi!