Smithsonian`s Center for Folklife and Cultural Heritage-ko ordezkariek Bilboko Euskal Museoa bisitatu dute
Michael Atwood Mason, Smithsonian`s Center for Folklife and Cultural Heritage-ko zuzendaria, eta Sabrina Lynn Motley, zuzendariondokoa eta Folklife Festival-eko zuzendaria, gure museoan izan ziren bisitari, Euskal Herrira egindako lehen bisitan. Bisitaren xedea zen Euskal herriko kulturarekin eta bertako erakundeekin lehenengo harremana izatea, Euskal Herriko kultur ondarearekin erlazionatutako zenbait erakunderekin etorkizunean kolaborazioak egiteko aukera aztertzeko asmoz.
Topaketa Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartekaritzari esker egin ahal izan zen, bi erakundeen arteko topaketa ahalbidetu baitzuen. Museotik, bereziki eskertu nahi dugu Kanpo Harremanetarako teknikari Estibaliz Urcelay, “malabarismo-joko” handiak egin behar izan baitzituen bai iparramerikar bisitarien agenda zein bisitatu beharreko zentroetakoa koordinatzeko.