Barnealdera Bidaia (Ongi Etorriak). Bisita Gidatua
Ibilbidea Museoko aretoetan barrena, euskal mundu tradizionaleko etxeak hornitu eta apaindu zituzten elementuetako batzuk ezagutzeko. Hauek izango dira, besteak beste, bisitaldiko protagonistak: logelako eta sukaldeko altzari adierazgarriak; etxeko hatuak, burdinazkoak nahiz zeramikazkoak, janaria prestatzeko eta elikagaiak zerbitzatzeko erabili ohi zirenak, eta etxeko zapiak eta oihalak. Barrualdea bisitatzeko bidaia
baserriko aurrealdean hasiko da, eta ateek eta armarriek ongi etorria egingo digute.
Elkargunea: Euskal Museoa Bilbao (Unamuno plaza 4). Metro Casco Viejo (Unamuno helmuga).
Egunak eta orduak: Urriaren 25ean (larunbata), 12:00etan (gaztelaniaz) eta 17:30ean (euskaraz).
Antolatzailea: Euskal Museoa Bilbao.
Informazioa eta erreserbak: 944 155 423 / press@euskal-museoa.org
Leku kopuru mugatua (gutxienez 6 lagun talde bakoitzeko).