Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok Ondareari buruzko Europako Jardunaldia 2014 aurkeztu du Bilboko Euskal Museoan.
Aurtengo kultur agendak, “Bizkaia. Etxez etxe” izenburupean, Bizkaiko 60 udalerritan baino gehiagotan banatutako aukera ugari eskaintzen ditu. Beste behin ere, gure museoak bat egin du jardunaldi hauekin; programazioak honakoak hartzen ditu barne: bisita gidatu tematiko 2, “Euskal etxeak” eta “Bidaia barrualdera”, “Euskal etxeetako tresneria” hitzaldia eta “Eraiki zure etxea” familia-tailerra.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak urrian izango dira, eta beste urte batzuetan izandako harrera ona edukitzea espero dugu.