Jende ugari museoan aurkeztutako Kafe-solasaldien gaineko hitzaldian.
Maiatzak 16
Pipertsua, dibertigarria eta datu historiko interesgarri ugarikoa; horrelakoa izan zen maiatzak 15ean Carlos Bacigalupe bilbotar kazetari eta idazleak eskainitako Kafe-solasaldiei buruzko hitzaldia. Hitzaldia Bilboko Euskal Museoan izan zen, eta jende ugari bertaratu zen, gogotsu.
“Cafés parlantes de Bilbao: historia y anecdotario” hitzaldia. Carlos Bacigalupe
Maiatzak 15
Jarduerak "Aisiaren Aurkikuntza" erakusketaren inguruan
2014 Museoen Nazioarteko Egunaren aurkezpena
2014ko Maiatzak 13
Euskal Museoak ateak ireki ditu gaur, datorren igandean, 2014ko maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan egingo diren jarduerak aurkezteko ekitaldirako. Aurkezpena Bizkaiko Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondo andreak egin du, eta Bizkaiko hemeretzi museoetako zuzendariek ere hartu dute parte ekitaldian.
Jarduerak "Aisiaren Aurkikuntza" erakusketaren inguruan
Solasean Oihal Sarean
2014ko Aprirlak 23
Hogei haurrek hartu zuten parte Bilboko Berreginen Museoarekin eta Arkeologi Museoarekin lankidetzan antolatutako “Oihal sarea” 2014ko Paskoa tailer familiarrean. Haurrak harritu egin ziren deskubritzean lihoa bezalako landare bat jantziak egiteko oihal bihurtzen zela, eta, era berean, oso ondo pasatu zuten, esploratzaileen gisa ibiliz...