Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok Ondareari buruzko Europako Jardunaldia 2014 aurkeztu du Bilboko Euskal Museoan.
2014ko Irailak 26
Aurtengo kultur agendak, “Bizkaia. Etxez etxe” izenburupean, Bizkaiko 60 udalerritan baino gehiagotan banatutako aukera ugari eskaintzen ditu. Beste behin ere, gure museoak bat egin du jardunaldi hauekin; programazioak honakoak hartzen ditu barne: bisita gidatu tematiko 2, “Euskal etxeak” eta “Bidaia barrualdera”,...
"Aste Nagusiko kartelik onena aukera ezazu" lehiaketaren zozketa
2014ko Irailak 19
Uztailean eta abuztuan, Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak erakusketaren inguruan, Euskal Museoak eta La Guía Piratak antolatutako “Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketan, 868 pertsonak bozkatu dute; 258 boto posta elektronikoaren bidez jaso dira, eta, gainerako 610ak, erakusketaren hautestontzian.
Aste Nagusiko...
Loiu-Udaloste Laguntza Zentroan bizi den José Alberto Pérez, "Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketako irabazlea
2014 Irailak 26
Loiu-Udaloste Laguntza Zentroan bizi den José Alberto Pérezek irabazi du uztailean eta abuztuan zehar La Guía Piratak eta Bilboko Euskal Museoak antolatutako “Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketa.
Erraldoiak dantzatuz!!
La Guía Pirataren Lehiaketa
Ruta Quetzal ibilbidearen 29. edizioko 70 gazte espedizionarioek Euskal Museoa bisitatu dute.
2014ko Uztailak 16
16 eta 17 urte bitarteko gazteak, motxilak lepoan, ikusioz gainezka, Euskal Museora iritsi ziren, Peruko lurretan izan ondoren; izan ere, ekainean izan ziren Perun, “Amazonas ibaiaren iturriaren bila. Kondorren dantzaren misterioa”, edizio honetako lelopean.
Erraldoien Dantza Eskola
2014ko Uztailak 10, 17, 24 eta 30
Uztaileko ostegun guztietan, ONDALAN Erraldoien Konpartsak Euskal Museoko Klaustrora eramango du bere Dantza Eskola. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko umeek euren neurrira egindako Erraldoiak dantzatzen ikasiko dute.
Zatoz!
BADATOZ!! Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak
Ekainak 2-Abuztuak 31
Heldu da uda, eta, aurreko urteetan bezala, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak ere Euskal Museora etorri dira, ume zein helduek hain hurbilekoak zaizkigun pertsonaia hauetaz goza dezaten uztailean eta abuztuan.
Euskal Museoak Gurutze kaleko atea irekiko du
2014ko Uztailaren 2tik aurrera
2014ko uztailaren 2tik aurrera, eta “Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak” erakusketaren inaugurazioarekin batera, Bilboko Euskal Museoak berriro irekiko du Gurutze kaleko 4. zenbakiko sarrera, denek goza dezaten San Andres Ikastetxeko klaustro bikainaz.
Balantze ona “Aisiaren aurkikuntza” erakusketari lotutako azken jardueran
2014ko Ekainak 22
Berrogei neska-mutil baino gehiago bertaratu ziren Euskal Museoko klaustrora, jolasak partekatzeko, bola-jokoan nork irabazten zuen ikusteko, uztaia gerrian biraka denbora gehien nork mantentzen zuen ikusteko edota soka-saltoan nor aritzen zen denbora gehiagoan ikusteko.