3 eta 12 urte bitarteko 84 umek hartu dute parte, Gabonetan Euskal Museoan antolatu diren lau tailerretan.
Kolore-Lilurak. El colorín de la ilusión erakusketa izan da tailerren ardatza; bertan, umeek margotzeari eta ebakitzeari ekin diote, irudimena martxan jarriz, eta, modu horretan, zenbait irudi artikulatu sortu dituzte:...
2015ko Abenduak 22
Olentzero Euskal Museora heldu da gaur, eta, bertan, Bilboko Udaleko Jaien zinegotzi Itziar Urtasunek egin zion harrera. Ekitaldian, datozen egun eta gauetan egin beharreko zeregin guztien berri eman zuen.
Hitzordu ugari ditu agendan, adibidez, kaleko desfileak eta abenduaren 24an, ostegunean, Arriaga Antzokian izango den harrera.
Euskal Museoak bat egin nahi du "2015eko Bilboko Ospetsu" hautatuetako bat izateagatik Karmele Goñiri egindako zorion-adierazpenekin. Bilboko Udalak sari hori ematen die beren ibilbidean gauzak ondo eginez Bilboren izena zabaltzeko eta hedatzeko laguntza ematen duten pertsonei eta erakundeei.
Ostegunean, hilaren 19an, amaiera eman zion Euskal Museoak Bilboko historia nostalgiko eta sozialari eskainitako dokumentalen zikloari.
Bai joan den irailean abiatu ziren Bilboko txabolismo fenomenoan oinarritutako lau saioek, bai haien errepikapenek ikusle ugari bildu dituzte; izan ere, emanaldi guztietan bete da guztiz Kontsulatuko aretoa.
Gondra Barandiaran Fundazioko ordezkarien bisita jaso du Euskal Museoak. Aipatutako fundazioaren helburuetako bat da, oro har, arte ondarea eta, bereziki, Euskadiko eta Nafarroako artea zaintzea. Hain zuzen, fundazio horrek eman du Museoan gauzatzen ari diren obrak betearazteko beharrezko dirua.