Eulalia Abaitua ezagutzen, Barakaldon
EULALIA ABAITUARI BURUZKO HITZALDIA BARAKALDOKO CLARA CAMPOAMOR AUZO ETXEAN
2016ko martxoak 3
Datorren ostegunean, hilaren 3an, Barakaldoko Clara Campoamor Auzo Etxean Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) argazkilariari buruzko hitzaldia izango da. Bilboko Euskal Museoko teknikari Maite Jimenezek emango du hitzaldia, oso ondo ezagutzen baitu egilea.
MIKELDI IDOLOA DISTIRATSU AGERTU DA, BERRIRO JENDAURRERATZEAN
2016ko martxoak 2
Atzo, hilaren 2an (asteazkena), oso egun handia izan zen Bilboko Euskal Museoarentzat, eta, bereziki, Mikeldi idoloarentzat.
Gure pieza ospetsuenetakoaren, hain zuzen ere, gune berezi horretan nagusitzen den eskulturaren kontserbazioa hobetzeko asmoz klaustroan egindako lanak amaitu ondoren, egindako lanen amaierako emaitza aurkeztu zitzaien gonbidatuei.
EULALIA ABAITUAREN ARGAZKIAK DITUEN "GURE AURREKO ANDRAK" ERAKUSKETA IKUSGAI BARAKALDON
2016ko martxoak 1
Martxoaren 1ean, Eulalia Abaituaren (1853-1943) 68 argazkiz osatutako erakusketa egingo da Barakaldoko Clara Campoamor eta Gurutzetako auzo etxeetan. Zuri-beltzeko argazkiak dira, eta jatorria beirazko plaka esteroskopikoetan dute, Abaituak erabili izan zuen ohiko euskarria baita.
Nazioarteko arpilleren Foruma iritsi da Euskal Museora, Ana Zlatkesekin eta Roberta Bacicekin batera
2016ko Otsailak 25
Donostia 2016 egitasmoak antolatutako ekintza da, eta Itsasoratze Artibista proiektuaren barruan kokatzen da
Euskal Museoan egindako arpillerei buruzko masterclassean, 40 bat pertsonak herrialde ugaritako, besteak beste, Txileko, Argentinako edo Peruko hainbat emakumeren “bizitzako puntadak” ezagutzeko aukera izan dute. Horiek...
Nazioarteko Arpilleren Foruma
Berdinduk Euskadiko Dokumentazio Birtualeko Zentroa sortu du, LGTBI kolektiboaren informazio guztia partekatzeko
BILBOKO INAUTERIEN HISTORIA, LEHENENGO ALDIZ KONTATUTA
2016ko otsailak 5
Euskal Museoak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean, Bilboko Inauterien inguruko lana, orain arte argitaratu gabea, aurkeztu du
Oraingo Aldibaterako Erakusketa: Ongi etorri "kolore-liluren” mundura!
Gema Arrugaetak "Artzaintza, Pastoreo en las Montañas Vascas” liburua Euskal Museoan aurkeztu da.
2016ko Urtarrilak 30
HAZI Fundazioaren babesarekin, lehen alea Euskal Museoko Artzaintza Aretoan aurkeztu da.