• DENDA
  • SARRERAK

Kukula

Kukula ondarea berriro irakurtzeko
gunea da. Bertan, tradizioak eta
egungo garaiak elkarrizketan
dihardute begirada berrituak sortzeko.

Kukula Euskal Museoak kultura-ondarearekiko harreman-modu berriak erakusteko duen gunea da. Leku horretan, iraganetik jasotako jardunbideak, jakintzak eta kontakizunak hizkuntza garaikideekin mintzatzen dira, jaso dugunari eta sortzen jarraitzen dugunari buruzko begirada berrituak sortzeko.

Ondarea prozesu bizitzat hartzen da hemen, non tradizioak eta garaikidetasunak elkar eguneratzen duten, ukiezina ere sorkuntza eta transmisio gisa sartuz.

Aurkezten dugun lehen proiektua, Uhinak, Raquel Asensiren Pegarreko Urak ikus-entzunezko saiakeratik abiatzen da, eta zeramikaren, lanaren eta memoriaren arteko harremanei buruzko irakurketa garaikide bat proposatzen du emakumeen esperientziatik abiatuta. Eraikinaren memoriaren, museoaren bildumaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren arteko elkarrizketa.