• DENDA
  • SARRERAK

Bisita gidatuak eta taldeak

Bisita gidatu estandarra

  • 20 pertsona arteko taldeak.
  • Ordutegia zehazteko.
  • Ezinbestekoa da erreserba gutxienez 72 ordu lehenago egitea.
  • Taldearen prezioa

    50 €
  • Sarreraren prezioa

    Taldeko kide bakoitzeko.

    Doako sarrera duten pertsonak izan ezik.

    5 €

Bisita gidatu soziala

  • 20 pertsona arteko taldeak.
  • Ordutegia zehazteko.
  • Ezinbestekoa da erreserba gutxienez 72 ordu lehenago egitea.
  • Kultura- eta gizarte-elkarteentzat eta irabazi-asmorik gabekoentzat.
  • Gainerako gizarte-taldeek gizarte-intereseko taldetzat hartzeko eskaera egin ahal izango diote museoari, arrazoitutako idazki baten bidez, eta museoak onartu beharko du.
  • Taldearen prezioa

    25 €
  • Sarreraren prezioa

    Taldeko kide bakoitzeko.

    5 €

VIP bisita

  • 20 pertsona arteko taldeak.
  • Ordutegia zehazteko.
  • Ezinbestekoa da erreserba gutxienez 72 ordu lehenago egitea.
  • Taldearen prezioa

    200 €
  • Sarreraren prezioa

    0 €

Bisita gidatuak

Inaugurazio-aldian bi bisita gidatu eskainiko dira. Euskal kulturaren ataria aurkezpen-bisita bat da; bertan,
museoa ezagutzera ematen da, haren eraldaketa fisiko eta kontzeptuala azalduz. Bestalde,
Begiradak saioak gaikako ibilbide laburrak proposatzen ditu museora hurbiltzeko modu gisa.

Informazioa eta erreserbak
Tel.: 944 155 423 (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara)
Email: erreserbak@euskalmuseoa.eus

  • Euskal kulturaren ataria

    90 min.
    • Museoa lehen aldiz bisitatzen dutenentzat eta lehendik ezagutzen dutenentzat pentsatua.
    • Bilduma ez ezik, museoaren eraldaketa-prozesua ere azaltzen du bisita honek.
    • Museo-eredu garaikide, ireki eta parte-hartzaile berri baten gakoak planteatzen ditu.
    • Edukiak: Erakundearen historia, eraikina, prozesua, ondarea eta kultura.
  • «Uhinak» erakusketaren bisita

    60min.
    • «Uhinak» aldi baterako erakusketa ezagutzeko interesa duten publikoentzako bisita gidatua.
    • Erakusketan zeharreko ibilbidea, haren edukiak, piezak eta gai nagusiak ezagutzeko, erakusketak proposatzen dituen begirada eta ikuspegi desberdinak publikoari hurbilduz.
    • Ondarea gaur egungo ikuspegitik nola interpretatzen eta aktibatzen den hausnartzeko gonbidapena, museoko bildumak perspektiba, hizkuntza eta adierazpide berriekin lotuz.
  • Begiradak

    30 min.
    • Museoaren programazioari lotutako ibilbide laburrak, bildumetara eta edukietara hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko aukera ematen dutenak.
    • Mugarri, pieza edo bilduma bereziak ardatz dituzten proposamen tematikoak.
    • Behin bisita gidatua amaitutakoan, bisitariek modu autonomoan jarraitu ahal izango dute museoa ezagutzen.

     

    * Museoaren programazioa kontsultatu

Ohiko galderak

Zenbat pertsonak har dezakete parte talde bakoitzeko?

20 pertsona gehienez. Ez dago gutxieneko pertsona kopururik.

Erreserba daitezke taldeentzako bisita gidatuak bisitaren egun berean?

Ez. Museoko Hezkuntza Zerbitzuarekin taldeentzako bisitak erreserbatzeko, gutxienez 72 ordu
lehenago egin behar da.